2. BURUTAZIOA: San Ixidro egunean, fiskalitatea eta justizia soziala
San Ixidro egunean, bart Abaltzisketan izandako hitzaldia prestatzen ibilitako paperak txukuntzean , fiskalitateari buruz nekazal eragile batek diona irakurtzen nago "En este contexto cobraba mucha importancia que las ayudas directas europeas no cotizaran como ingresos. Y éste ha sido el caballo de batalla para la defensa del sistema de módulos en un inicio por distintos agentes del sector, capitaneados por la sucursal de ASAJA en la CAPV, ...." eta nere buruari egiten diodan galdera, hau al da nekazaritza eta baserritarrak defendatzen, zuzen ala oker, baina bere uste eta iritziei jarraituz baserritarren alde diharduen beste eragile bati zor zaion errespetua?. Ez dut uste hitz despektiboak (sucursal) eta halakoak, inongo mesederik egiten diotenik bere ustean hainbeste babesten dituzten baserritarrei. Horrekin ez nahikoa eta idatzi berean diote: "En opinión del sindicato los criterios a los que debería responder la reforma del IRPF agrario, son los de justicia