Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como jaime zubia

Zorionak Jaime!

Imagen
Gaur goizean, agian hau irakurtzen duzunerako, saria emana dago baina eguerdi partean ENBA nekazal sindikatuak “Baserritarron Laguna” izeneko saria emango dio Jaime Zubia jaunari. Saria eratzerakoan baserri mundua eta baserritarrek, elikagai ekoizle diren neurrian betetzen duen funtzioa zabaldu nahi zuen sindikatuak. Baserritarrek, elikagaiak ekoizteaz gain, ingurumena zaindu eta lurraldea kudeatzen dutela mahaigaineratu baina batez ere, gizarterako onura hauek baserritarren arteko azpisektore profesionaleenak egiten duela aitortu. Baserritarren betebeharra aldarrikatu, hain hiritarra den euskal gizartearen erdigunean txertatu eta gure gizarteko bi aurpegi hauen arteko distantzia gutxitu nahi da eta hain zuzen, helburu honetan, zeresan haundia izan du Jaime Zubiak. Pertsonalki uste dut, are gehiago sariaren lehen edizioa dela ikusirik, ezin zela hautatu Jaime Zubia baino hautagai hobeagorik. Ikasketez nekazaritzarekin lotua zegoen, nekazal peritua, eta ogibidez