Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como baratzak

Baratzak, Ekogunea, ENBA eta bere inguruko zalantzak argitzeko asmoz

Aurrekoa astean DEIA egunkarian eta zertxobait lehenago Noticias de Gipuzkoan EKOGUNEAko zuzendaria den Mikel Insaustiren eskutitza irakurtzeko aukera izan nuen eta bertan, aisialdi baratzen proiektua babesteaz gain, ENBAren jarrera itsustu izan zuen eta nere adiereazpenaz baliatu izan zen, gure elkartearen jarrera aldaketa aipatzeko eta harridura mahaigaineratuz. Bere ustean, nere iritzi artikuluan salatzen nuen lehia desleialarentzako ez dago aukerarik beren proiektuan eta ulertezinatzat jotzen du ENBAren jokabide aldaketa, hasera batean babesten omen genuelarik eta gero, arrazoi ezezagun batengatik edo, guztiz kontra agertuz. Ez dut sestra sortzeko inongo asmorik baina gaia argitzearren 3 datu emango ditut: 1 - Orain urte pare bat, EKOGUNEAren lehen urratsak ematen ari zenean, ENBAko ordezkariak KUTXA Fundazioko buru zen Carlos Ruiz jaunarekin bildu ginen, proiektuaz ezagutzen genuenak guregan eta hainbat baserritarrengan sortzen zuen kezka eta beldurra helarazteko.