Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como purina

Purina eta uraren kalitatea

Imagen
Gaur goizean, Fraisoroko Nekazal Laborategian izan naiz, Abelzaintza eta uraren kalitateari buruzko ihardunaldian. Benetan interesgarria. Agian ez oso praktikoa. Konklusio bakarra atera dut: Gipuzkoako ur iturrietako kutsadura, dagoen apurretan bederen, garai bateko meategien ondoriokoa da, besteak beste, nere herria den Legorretako San José meategia. Azken 30 urteotan bestalde, ez da abeltzainen lanbidearen ondorioz sortutako kutsadurarik, beraz, abeltzainek zabaltzen duten purinak duen ospe txarra guztiz baztertzekoa da. Purinak, are gehiago azken urteotan eramaten ari diren kudeaketa txukunarekin, ez du giza eta abereentzako urarengan kutsadurarik sortu. Hori bai, ibaietako faunarentzat, kasu apurretan bada ere, izan dugu kutsadura kasurik. Beraz, jarraitu orain arte bezala, eta ahal dugunean hobetu dezagun egun arteko purinaren kudeaketa baina, zer esango dutenaren beldur izan gabe.