Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como baserritarren estimazioa

Baserritarren “estimazioa”

Imagen
Aurreko artikuluetan sarritan aipatu dut Euskadin onartu berri den fiskalitate berriak zer nolako iraultza suposatuko duen baserri munduan. Gipuzkoa eta Bizkaiako baserritarrek, orain arte (aurtengo erernta kanpaina da azkenekoa), modulu sistemaren bitartez tributatzen zuten, Arabakoak aldiz, estimazio zuzeneko sistemaren bitartez. Hemendik aurrera, datorren urteko udaberrian gauzatuko den errenta kanpainan, elkarte autonomoko baserritar guztiek estimazio zuzenean tributatuko dute. Estimazio zuzena erraztuan, automatikoki, aurrez ezer esaten ez badute edota estimazio zuzena arruntean, amortizazio haundiko ustialekuen kasuan batipat,otsailak 28 baino lehen Ogasunari hala jakinarazten badie. Ez naiz luzatuko modulu sistemak dituen onurak azaltzen eta sistema berriaren berezitasunak edo eragozpenak, neuk diodan iraultza ez baitago presio fiskala izugarri haziko delako (orokorrean igoera bat izango bada ere) baizik eta, estimazio zuzeneko