Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como txapa

Txipa aldatuko duen txapa

Imagen
Honez gero denok gara jakitun Euskaraldia zer den. Hala ere, aitortu beharrean nago, ekimenaren nondik-norakoa eta benetako traza hartu arte ez nuela gauza oso argi ikusten. Gaiaz informatu eta zalantza ugari ostean, partehartzea erabaki dut Aho Bizi modura. Lehen nioen bezala ez da izan ez, duda-mudak eta buruhauste faltarik Aho Bizi txapa jartzeko. Txapak adierazten duen konpromezua betetzeko gai ote nintzen edota hobeki esanda, egunerokoan eta gertueneko ingurunean ditugun inertziaz gainditu eta hizkuntz ohiturak aldatzeko adorea ote nuen beldur nintzen. Lan harremanetan euskara jakin arren gazteleraz egiten dugunok, txikitatik hartutako ohiturak jendea orduko hizkuntz trebeziaren arabera sailkatzeko eta maiz asko, euskara eta gaztelerak nahastuz jarduteko (gehienetan, gaztelera euskarazko hitzez apaindua edota alderantziz gutxienekotan) ohiturak aldatzea zein zaila den denok gara jakitun eta horrexegatik, jotzen dut hain positibotzat Euskaraldia moduko ekimena, orain hain