Baratzak, Ekogunea, ENBA eta bere inguruko zalantzak argitzeko asmoz

Aurrekoa astean DEIA egunkarian eta zertxobait lehenago Noticias de Gipuzkoan EKOGUNEAko zuzendaria den Mikel Insaustiren eskutitza irakurtzeko aukera izan nuen eta bertan, aisialdi baratzen proiektua babesteaz gain, ENBAren jarrera itsustu izan zuen eta nere adiereazpenaz baliatu izan zen, gure elkartearen jarrera aldaketa aipatzeko eta harridura mahaigaineratuz.

Bere ustean, nere iritzi artikuluan salatzen nuen lehia desleialarentzako ez dago aukerarik beren proiektuan eta ulertezinatzat jotzen du ENBAren jokabide aldaketa, hasera batean babesten omen genuelarik eta gero, arrazoi ezezagun batengatik edo, guztiz kontra agertuz.

Ez dut sestra sortzeko inongo asmorik baina gaia argitzearren 3 datu emango ditut:

1 - Orain urte pare bat, EKOGUNEAren lehen urratsak ematen ari zenean, ENBAko ordezkariak KUTXA Fundazioko buru zen Carlos Ruiz jaunarekin bildu ginen, proiektuaz ezagutzen genuenak guregan eta hainbat baserritarrengan sortzen zuen kezka eta beldurra helarazteko. EKOGUNEA proiektuaren ikuspegi mugatua salatu genion eta gure ustean, baserriko sektorean dagoen aniztasuna kontuan izanik eta, gure ustean bederen, nekazaritza profesionalari ere arreta berezia eman behar liokete, ordurarte behintzat, gipuzkoar guztion zen KUTXAk babesten duen proiektutik.

Erantzuna: Bereari eutsi.

2 - Handik eta hemendik hainbat mezu bidali ostean, zuzenak eta zeharkakoak, publikoak eta ezkutukoak, handik hilabete batzutara EKOGUNEAn izan ginen, EKOGUNEAk deituta, nekazal sektoreko beste eragile eta elkarte askorekin batera eta bertan, gehiengoak argi eta garbi utzi zuen, sektoreko arlo jakin batetara mugatzeak (agroekolojia) kalte haundia eragiten ziola baserri munduari, baserri mundua anitza zela eta arlo guztiak barneratzeko bai bere Zabalegi zeneko proiektuan bai herrialde osoan zehar sustaturiko ekimenetan.

Batzar zabal honetan bai ENBAko ordezkaria zenak (neu) bai barazkizale batek aisialdiko baratzen proiektuari buruzko kezka agertu genuen eta lehia desleialaren auzia.

Erantzuna: Bereari eutsi.

3- ENBAk Gipuzkoako udaletxetara zuzentzen duen eskutitza baten ondoren, aisialdi baratzen gaiaren inguruan hainbat eskakizun planteatuz. Handik aste pare batetara, Tolosako Udalak Ingurumen saileko zinegotziaren bitartez, Udalak eta EKOGUNEAk, elkarrekin, Tolosako miserikordia inguruan zuen udal baratzen proiektua aurkeztu eta bertan ginen eragileen (ENBA, EHNE, TOLOMENDIA) iritzia eskatu zuen eta denok, bata bestearen atzetik, gure aurkako iritzia azaldu genion zinegotziari eta, alternatiba gisara,  lursail hauek sektorean instalatu nahi duen gazteentzat destinatzeko bai udalak zuzenean bai udalak Foru Lur Funtsaren bitartez.

Erantzuna: Udalak eta EKOGUNEAk bereari eusten diote eta udal baratzak aurrera doaz.

Hiru aurrekari hauek kontuan izanik, uste dut, argi asko geratzen dela, udaletxetatik eta EKOGUNEAtik sustatzen ari diren baratzen proiektuaren aurrean bai ENBA bai neronen aurkako iritzia, haseratik amaieraraino eta telebistan egindako adierazpenetatik, kazetariak destakatutako hitzez baliatzea, gure jarrera baliogabetzeko eta ezkutuko arrazoiak aipatzea,  gazteleraz "agarrar el rábano por las hojas" esamoldearekin ondo asko definitu genezake.

ENBAk eta neronek, Gipuzkoako koordinatzailea naizen neurrian, argi utzi du, EKOGUNEA proiektuak ez diola inongo mesederik egiten baserri munduari, baserri munduko ikuspegi mugatua duela eta beste gainuntzekoak baztertu eta gutxiesten dituela.

Orain urte batzu, bere zailtasun guztiekin noski, ZABALEGI nekazal eskola zuen sektoreak, berea sentitzen zuen, gure laguntzat jotzen genuen. Orain aldiz, baserri munduak EKOGUNEA proiektua oso urruti sentitzeaz gain, agroekolojira mugatzen den neurrian, ekoizle askok bere aurka doan proiektu bezala ikusten du eta hau ikusteko gai ez dena, EKOGUNEAko ate dotoreetatik haratago ez da iristen eta baserriko errealitatetik urrun dela esatera ere ausartuko nintzateke.

Baserri mundua anitza da. Denontzako dago lekua. Denok gara beharrezkoak eta denok izan behar dugu lekua baserri mundua babesten duela dion proiektuan.

Ongi izan.

Xabier Iraola



Comentarios

Anónimo ha dicho que…
Kaixo Xabier:

Eustakio naiz. Ekoguneari buruz hemen idatzi nahiko nizuke, beste web orrialdetik ez baitut lortzen erantzunik ematea.

Esan nahi dudana da arrazoi osoa duzula.

Orduan, lehen sektoreko jendearekin ekogunean egin zen bilera hura parafernalia bat izan zen.

Bilera hori gurekin ondo gelditzeko egin zuten, bertako priektua erakutsi ondoren beraiek nahi zutena egiteko.

Ez udaletxeak eta ez Kutxak ez dute inoiz orain baratza horiekin gastatzen ari diren adina diru gastatu baserritarrokin .

Proiektu hori iruditu zitzaidan eta iruditzen zait, “PARKE GURASIKO DE LOS BASERRITARRAS”….Hace unos cuantos años existian y trabajaban de forma de

“no de lucro”…… bla.bla.bla…..a joderse.

Barkatu nire idazkera.

Baña hau dek osti txarra jende honekin …esaten ditek bultzada bat eman behar zaiola lehen sektoreari….BAI AMILDEGITIK BEHERA bukatzeko gurekin.



Bueno AGUR T´ERDI.



EUSTAKIO ARISTI.

Entradas populares de este blog

Como pollo sin cabeza

Mecagüen los pisapraos

Nerea