3. Burutazioa: Jangeletako auzia


Orain aste batzu Hezkuntza sailak ikastetxe publikoetako jangeleri buruz idatzi nuen. Bertan nioen bezala, alde batetik, eskola guztiak heuren jangelak katering bitartez kudeatzea derrigortzen duen araudia aldatu beharko litzake, ikastetxe bakoitzari askatasuna emanaz, legearen barruan, eskeini nahi duen zerbitzua eskeintzeko. Eskola bakoitzean, ikastetxeko arduradun eta gurasoen artean erabakitzeko ahalmena.

Bestalde, garrantzi bertsukoa, jangeletako esleipen prozeduretan bertako elikagaiak ahalbideratzeko arau aldaketak eskatzen nituen, prezioaz aparte, beste hainbat baldintza kontuan hartuaz, hala nola, elikagaien kalitatea, bertakotasuna, gertutasunak kutsadura aldetik suposatzen duena, ..... Merkatal saila bertako merkataritza sustatzeko kanpaina abian jarri duenean, bertako eskolek, bertako elikagaiei bizkarra ematen jarraitzen dute.

Azkenik, sekulako lurrikara suposatu du azken egunotan, VOCENTO taldeko egunkariek plazaratu duten berria, Hezkuntza saileko ikastetxetako esleipenak egiterakoan katering enpresen arteko prezioaren inguruko akordioak izan direla nabarmenduz.

Zer pentsa ugari, Hezkuntzako sailean jangeletako ardura dutenentzat.




Comentarios

Entradas populares de este blog

Como pollo sin cabeza

Mecagüen los pisapraos

Nerea