2. BURUTAZIOA: San Ixidro egunean, fiskalitatea eta justizia soziala



San Ixidro egunean, bart Abaltzisketan izandako hitzaldia prestatzen ibilitako paperak txukuntzean , fiskalitateari buruz nekazal eragile batek diona irakurtzen nago "En este contexto cobraba mucha importancia que las ayudas directas europeas no cotizaran como ingresos. Y éste ha sido el caballo de batalla para la defensa del sistema de módulos en un inicio por distintos agentes del sector, capitaneados por la sucursal de ASAJA en la CAPV, ...." eta nere buruari egiten diodan galdera, hau al da nekazaritza eta baserritarrak defendatzen, zuzen ala oker, baina bere uste eta iritziei jarraituz baserritarren alde diharduen beste eragile bati zor zaion errespetua?. Ez dut uste hitz despektiboak (sucursal) eta halakoak, inongo mesederik egiten diotenik bere ustean hainbeste babesten dituzten baserritarrei.

Horrekin ez nahikoa eta idatzi berean diote: "En opinión del sindicato los criterios a los que debería responder la reforma del IRPF agrario, son los de justicia social (que se declare realmente la renta final obtenida por la diferencia de gastos e ingresos) y desfinir un sistema sencillo y eficaz que seguramante requerirá de un periodo transitorio. En terminos de justicia social la actual reforma no supone ningún avance.

Por lógica, las ayudas directas del primer pilar son las que deberían de computar como ingresos, y de existir alguna exención o deducción es lo concerniente a las ayudas del segundo pilar (agroambientales, mejoras de explotación, ICM...), ayudas que las administraciones pueden orientar hacia cambios de modelo productivo, a compensar dificultades, en definitiva hacia una graicultura más social".

Hau irakurri ostean, argi dago, zenbaitek ez dutela argi jaso, presio fiskala ez gehitzeko mezua eta horretarako, ezinbestekotzat zela, baserritarren dirusarreretan hain garrantzitsuak diren laguntzak, parte haundi batean, lehen zutabekoak direnak.

Bestalde, gero eta argiago ikusten dut (ez baita "justizia soziala"ren aipamena entzuten dudan lehen aldia) sektoreko eragile eta pertsona batzuk heuren jarduera helburu politiko zabalago baten menpe jartzen dutela eta honenbestez, nahiago dutela, gizarte osoari begirako mezuak zabaltzea eta proposatzea, mingain puntan une oro darabilten basarritarren interesak babestea baino.

Zorionez, sektoreko eragile nagusiak estrategia amankomuna eta bateratua eraman dute eta emaitzak begibistan daude. Beste behin ere, argi geratzen da, "Batasunean dagoela indarra".

ZORIONAK baserritar guztiei!


OHARRA: Ahaztu zait aipatzea, fiskalitateari buruzkoak Bizkaiko EHNEren aldizkarian irakurri ditudala. (Baserri Bizia- 52. zebkia)

Comentarios

Entradas populares de este blog

Desesperados

Como pollo sin cabeza

JOKIN, un aliado del caserío