Iker Karrera: "Zaila egiten zait ulertzea artzaintzaren alde baina bideen kontra egotea".
"Zaila egiten zait ulertzea artzaintzaren alde baina bideen kontra egotea. Gaur egunean, Aralarko artzaintza eredua ezagutuz eta Aralarren ezaugarriak ezagutuz, bi iritzi horiek ez dira bateragarriak. Lehentasuna Aralar bada, eta Aralar posible egiteko abeltzaintza beharrezkoa baldin bada, lehen esan moduan, bideak ezinbestean onartu beharrekotzat hartu behar dira." Iker Karrera / Amezketarra, Tolomendiko zuzendaria eta mendiko lasterkaria. (Argazkia eta elkarrizketa osoa ATARIAn argitaratu dira)