Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como baserriko oilaskoa

Baserriko Aho Bizia

Imagen
Egunero zer afaldu asmatzea ez dirudi gauza erraza. Etxeko bakoitzak eguerdian bazkaldu duena osatu eta orekatu nahi duzu eta sarri askotan, ez da xamurra izaten asmatzea. Orain urte pare bat,afaltzerakoan janari azkarreko jatetxeetan hain modan dauden nuggets probatzea erabaki genuen eta egia esanda, ogirina eta ketxupagatik ez balitz, ez dago hura jango duen ama-semerik. Oilaskoa omen. Hori, omen. Orain gutxi berriz, afaltzeko nuggets izan genituen baina oraingo honetan, etxean egindakoak, hain zuzen ere, Lumagorriko oilaskoen bularkiak, zatitu eta ogirinetan pasa ondoren, munduko nuggets hoberenak jan genituen. Natural naturalak! Nuggets direla eta ez direla, aste honetan irakurri berri dut, elikagai industria erraldoiek egindako nuggetsak, oilaskoaren hezurduran itsatsita geratzen den okela hondarrak batu, izoztu eta lortzen den masari, larrua, almidoiak, tindagaiak, ilar edo soja zuntza, gatza eta glutamatoa erantsita egite dituztela eta azkenik, oilaskoa