Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Etxeandia

Artisau garagardoaren moda (DEIAko blogosfera)

Imagen
Orain urte mordo bat nere senitarteko batzu, ohizko taberna bat izatetik, orduko modari jarraiki, erretegia jarri zuten. Handik urte batzutara, berriro ere modari jarraituz, gazteak erakartzeko edo, pub bat zabaldu zuten. Azkenik, beren trebeziaz baliaturik, jatetxe ospetsua izan zuten Madrileko erdi-erdian. Beraiek bezala kontsumitzaileok erraz ikus dezakegu, gure inguruan, une oro modan dagoena eta horrela, pub izaera gaindituz, azkenik, irlandar erarako taberna erraldoia izatera iritsi dena. Uneontan, ezbairik esan dezakegu artisau edota etxean egindako garagardoak daudela modan eta gauzak muturreraino eramanaz, noizean behin entzuten dugu etxean, bakailaoa sukaldatzen duen ahantzera, lagunartean egiten dutela garagardoa. Modaren olatura igo asmoz, erne asko daude garagardo konpaini erraldoiak ere, merkatuaren zatirik txikiena galdu nahi ez dutelarik eta berahala hasi dira, heuren katalogorako artisau garagardoak egiten edota, errezagoa zaielako, artisau garagardo...