Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como burutazioa

3. Burutazioa: Jangeletako auzia

Imagen
Orain aste batzu Hezkuntza sailak ikastetxe publikoetako jangeleri buruz idatzi nuen. Bertan nioen bezala, alde batetik, eskola guztiak heuren jangelak katering bitartez kudeatzea derrigortzen duen araudia aldatu beharko litzake, ikastetxe bakoitzari askatasuna emanaz, legearen barruan, eskeini nahi duen zerbitzua eskeintzeko. Eskola bakoitzean, ikastetxeko arduradun eta gurasoen artean erabakitzeko ahalmena. Bestalde, garrantzi bertsukoa, jangeletako esleipen prozeduretan bertako elikagaiak ahalbideratzeko arau aldaketak eskatzen nituen, prezioaz aparte, beste hainbat baldintza kontuan hartuaz, hala nola, elikagaien kalitatea, bertakotasuna, gertutasunak kutsadura aldetik suposatzen duena, ..... Merkatal saila bertako merkataritza sustatzeko kanpaina abian jarri duenean, bertako eskolek, bertako elikagaiei bizkarra ematen jarraitzen dute. Azkenik, sekulako lurrikara suposatu du azken egunotan, VOCENTO taldeko egunkariek plazaratu duten berria, Hezkuntza saileko ikastetxet...

2. BURUTAZIOA: San Ixidro egunean, fiskalitatea eta justizia soziala

Imagen
San Ixidro egunean, bart Abaltzisketan izandako hitzaldia prestatzen ibilitako paperak txukuntzean , fiskalitateari buruz nekazal eragile batek diona irakurtzen nago "En este contexto cobraba mucha importancia que las ayudas directas europeas no cotizaran como ingresos. Y éste ha sido el caballo de batalla para la defensa del sistema de módulos en un inicio por distintos agentes del sector, capitaneados por la sucursal de ASAJA en la CAPV, ...." eta nere buruari egiten diodan galdera, hau al da nekazaritza eta baserritarrak defendatzen, zuzen ala oker, baina bere uste eta iritziei jarraituz baserritarren alde diharduen beste eragile bati zor zaion errespetua?. Ez dut uste hitz despektiboak (sucursal) eta halakoak, inongo mesederik egiten diotenik bere ustean hainbeste babesten dituzten baserritarrei. Horrekin ez nahikoa eta idatzi berean diote: "En opinión del sindicato los criterios a los que debería responder la reforma del IRPF agrario, son los de justicia...

1. BURUTAZIOA. Alimentariako euskal gunea

Orain aste batzu Bartzelonan elikagaien alorrean ospatzen den azokarik garrantzitsuena izan zen, ALIMENTARIA. Bertan izan zen, beti bezala Eusko Jaurlaritzaren gunea euskal elikagai industria babestu asmoz.  Harridura, kezka eta haserrea bereganatu zen bertaratu ziren batzuengan, kanpoko materiarekin lanegiten duten industrien presentzia bertan ikustean, inongo lotsarik gabe, Galiziako nahiz Europaren iparraldeko okela merkaturatzen duten enpresak han ikustea, hain zuzen ere, euskal ekoizle eta abeltzainen lana defendatzeko dagoen Nekazaritza sailak ordaindutako gunean.