Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como elikadura

Txipa aldatuko duen txapa

Imagen
Honez gero denok gara jakitun Euskaraldia zer den. Hala ere, aitortu beharrean nago, ekimenaren nondik-norakoa eta benetako traza hartu arte ez nuela gauza oso argi ikusten. Gaiaz informatu eta zalantza ugari ostean, partehartzea erabaki dut Aho Bizi modura. Lehen nioen bezala ez da izan ez, duda-mudak eta buruhauste faltarik Aho Bizi txapa jartzeko. Txapak adierazten duen konpromezua betetzeko gai ote nintzen edota hobeki esanda, egunerokoan eta gertueneko ingurunean ditugun inertziaz gainditu eta hizkuntz ohiturak aldatzeko adorea ote nuen beldur nintzen. Lan harremanetan euskara jakin arren gazteleraz egiten dugunok, txikitatik hartutako ohiturak jendea orduko hizkuntz trebeziaren arabera sailkatzeko eta maiz asko, euskara eta gaztelerak nahastuz jarduteko (gehienetan, gaztelera euskarazko hitzez apaindua edota alderantziz gutxienekotan) ohiturak aldatzea zein zaila den denok gara jakitun eta horrexegatik, jotzen dut hain positibotzat Euskaraldia moduko ekimena, orain hain...

Baserriko Aho Bizia

Imagen
Egunero zer afaldu asmatzea ez dirudi gauza erraza. Etxeko bakoitzak eguerdian bazkaldu duena osatu eta orekatu nahi duzu eta sarri askotan, ez da xamurra izaten asmatzea. Orain urte pare bat,afaltzerakoan janari azkarreko jatetxeetan hain modan dauden nuggets probatzea erabaki genuen eta egia esanda, ogirina eta ketxupagatik ez balitz, ez dago hura jango duen ama-semerik. Oilaskoa omen. Hori, omen. Orain gutxi berriz, afaltzeko nuggets izan genituen baina oraingo honetan, etxean egindakoak, hain zuzen ere, Lumagorriko oilaskoen bularkiak, zatitu eta ogirinetan pasa ondoren, munduko nuggets hoberenak jan genituen. Natural naturalak! Nuggets direla eta ez direla, aste honetan irakurri berri dut, elikagai industria erraldoiek egindako nuggetsak, oilaskoaren hezurduran itsatsita geratzen den okela hondarrak batu, izoztu eta lortzen den masari, larrua, almidoiak, tindagaiak, ilar edo soja zuntza, gatza eta glutamatoa erantsita egite dituztela eta azkenik, oilaskoa...