Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como nekazaritza

Baserriko Aho Bizia

Imagen
Egunero zer afaldu asmatzea ez dirudi gauza erraza. Etxeko bakoitzak eguerdian bazkaldu duena osatu eta orekatu nahi duzu eta sarri askotan, ez da xamurra izaten asmatzea. Orain urte pare bat,afaltzerakoan janari azkarreko jatetxeetan hain modan dauden nuggets probatzea erabaki genuen eta egia esanda, ogirina eta ketxupagatik ez balitz, ez dago hura jango duen ama-semerik. Oilaskoa omen. Hori, omen. Orain gutxi berriz, afaltzeko nuggets izan genituen baina oraingo honetan, etxean egindakoak, hain zuzen ere, Lumagorriko oilaskoen bularkiak, zatitu eta ogirinetan pasa ondoren, munduko nuggets hoberenak jan genituen. Natural naturalak! Nuggets direla eta ez direla, aste honetan irakurri berri dut, elikagai industria erraldoiek egindako nuggetsak, oilaskoaren hezurduran itsatsita geratzen den okela hondarrak batu, izoztu eta lortzen den masari, larrua, almidoiak, tindagaiak, ilar edo soja zuntza, gatza eta glutamatoa erantsita egite dituztela eta azkenik, oilaskoa...

Ibarrako piparraren AZOKA

Imagen
Larunbatean, irailak 21, Ibarrako herrian bere izena daraman piparraren azoka ospatuko du, goiz osoa betetzen duen egitarauarekin . Ibarrako piparra, izenaz aparte, Gipuzkoan dexente ugaldu den ekoizpena da, baserritarrentzat errentagarritasuna suposatu duelako eta nola ez, ondo lanegiten duten baserritarren arrimura, dirua aise lortu nahi duten batzu ere agertu dira. Pasa den igandeko prentsan ikusi genuen, Ibarrako piparra bilketan kontraturik gabeko langileak izateagatik atxilotutako bi enpresari, pentsatu dezakegun bezala, piparraren kosturik haundiena eskulana denez, atal honetan kostuak murrizteko biderik zuzenena, kontratu eta eskubiderik gabeko langileak kontratatzea baita. Horrelako notiziek sekulako kaltea egiten diote bai pipar sektoreari bai baserri mundu osoari. Gauzak ondo egin behar dira, arauak errespetatuz eta gizartea eta kontsumitzaileak gureganatuz. Gizartea gureganatzeko aukera ezinhobea dugu larunbatean. Goza dezagun bada!