Ibarrako piparraren AZOKA
Larunbatean, irailak 21, Ibarrako herrian bere izena daraman piparraren azoka ospatuko du, goiz osoa betetzen duen egitarauarekin . Ibarrako piparra, izenaz aparte, Gipuzkoan dexente ugaldu den ekoizpena da, baserritarrentzat errentagarritasuna suposatu duelako eta nola ez, ondo lanegiten duten baserritarren arrimura, dirua aise lortu nahi duten batzu ere agertu dira. Pasa den igandeko prentsan ikusi genuen, Ibarrako piparra bilketan kontraturik gabeko langileak izateagatik atxilotutako bi enpresari, pentsatu dezakegun bezala, piparraren kosturik haundiena eskulana denez, atal honetan kostuak murrizteko biderik zuzenena, kontratu eta eskubiderik gabeko langileak kontratatzea baita. Horrelako notiziek sekulako kaltea egiten diote bai pipar sektoreari bai baserri mundu osoari. Gauzak ondo egin behar dira, arauak errespetatuz eta gizartea eta kontsumitzaileak gureganatuz. Gizartea gureganatzeko aukera ezinhobea dugu larunbatean. Goza dezagun bada!