1. BURUTAZIOA. Alimentariako euskal gunea
Orain aste batzu Bartzelonan elikagaien alorrean ospatzen den azokarik garrantzitsuena izan zen, ALIMENTARIA. Bertan izan zen, beti bezala Eusko Jaurlaritzaren gunea euskal elikagai industria babestu asmoz.
Harridura, kezka eta haserrea bereganatu zen bertaratu ziren batzuengan, kanpoko materiarekin lanegiten duten industrien presentzia bertan ikustean, inongo lotsarik gabe, Galiziako nahiz Europaren iparraldeko okela merkaturatzen duten enpresak han ikustea, hain zuzen ere, euskal ekoizle eta abeltzainen lana defendatzeko dagoen Nekazaritza sailak ordaindutako gunean.
Comentarios