Baserritarren “estimazioa”




Aurreko artikuluetan sarritan aipatu dut Euskadin onartu berri den fiskalitate berriak zer
nolako iraultza suposatuko duen baserri munduan.
Gipuzkoa eta Bizkaiako baserritarrek, orain arte (aurtengo erernta kanpaina da
azkenekoa), modulu sistemaren bitartez tributatzen zuten, Arabakoak aldiz, estimazio
zuzeneko sistemaren bitartez. Hemendik aurrera, datorren urteko udaberrian gauzatuko
den errenta kanpainan, elkarte autonomoko baserritar guztiek estimazio zuzenean
tributatuko dute. Estimazio zuzena erraztuan, automatikoki, aurrez ezer esaten ez
badute edota estimazio zuzena arruntean, amortizazio haundiko ustialekuen kasuan
batipat,otsailak 28 baino lehen Ogasunari hala jakinarazten badie.
Ez naiz luzatuko modulu sistemak dituen onurak azaltzen eta sistema berriaren
berezitasunak edo eragozpenak, neuk diodan iraultza ez baitago presio fiskala izugarri
haziko delako (orokorrean igoera bat izango bada ere) baizik eta, estimazio zuzeneko
sistemak eragiten dituen kudeaketa aldaketak eta bide batez, etxeko ohitura aldaketa
Aste honetan izan gara Aiako herrian fiskalitate berria azaltzen eta iritzia eman baino,
informazioa eskeintzeko asmoz, ondoren zehaztuko ditut bertan botatako aholkuak,
baserritarraren batentzat baliogarri izan daitekeelakoan.

 
Lehen lehenik, baserrian, norberaren edota familiako kudeaketa eta ustialekuko
kudeaketa bereiztea eta horretarako lagungarri izan daiteke, ustialekuko iharduerako
sarrera eta irteerak jasoko dituen kontu korronte berezia zabaltzea.
Ildo beretik jarraituz, ustialekuko kudeaketari dagozkion gai guztiak ustialekuko
titularraren izenera pasatu, hau da, ustialekuko sarrerak titulararren izenean datozten
bezala, iharduerari dagozkion gastuak ere titularraren izenera transferitu. Sarri
askotan, ustialekuko titularra andrea izan arren, gastuak (pentsua, argia, ura, gasoila,
kanpoko profesionalen zerbitzuak, etb) senarraren izenean datoz eta horrek sekulako
arazoak eragin ditzazke Ogasunaren aurrean. Kasu bera gertatu ohi da, ustialekua
gazteren baten izenean jarri arren, kontratuak eta fakturak gurasoen izenean jarraitzen
Ustialekuko kudeaketari dagozkion faktura guztiak gorde eta bere ekoizpena
saltzerakoan fakturak jaso eta sortu, nola ez, salmenta zuzenean ere (ez banan banan
baizik eta hilean behin egindako salmentak jasoko dituen faktura bat).
Ustialekuko kontabilitate liburua eratu eta osatu, sarrerak, gastuak, inbertsioak eta
kutxako izakinak isladatuz. Eta... ezer gehiagorik ez!. (azkeneko hau txantxa zen).
Onartutako fiskalitate berriak badu baserritarrekiko begirunea eta neurri haundi
batean, sektoreak mahaigaineratutako eskakizunak bereganatzen saiatu da, eta
horren islada dira bai estimazio zuzena erraztuan (xinplifikatuan) jasotzen den
justifikazio zaileko %35eko portzentaiko kenkaria (gogoratu, orain arte moduluetan
tributatzen zuten beste gainuntzeko iharduera ekonomikoek %10eko kenkaria izango
dutela) eta nola ez, hainbeste kezkatzen zituen, baserritarrek jasotako laguntza
zuzenen trataera fiskala, Europatik jasotzen duten zatia %100ean salbuetsita geratuko
baita, hau da, baserritarrek jasotzen duten “pago unikoa” salbuetsita geratuko da.
Gogoratu ere, Europako nekazal politika amankomunaren bigarren zutabean jasotako
programak, Europako erakunde eta tokiko erakunde artean kofinantziatuak daudela
(bataz beste, %50ean) eta honenbestez, laguntza linea hauetan (inbertsio planak,
agroambientalak, mendiko kalteordainak, etb), salbuespena, Europatik datorren zatira
mugatuko dela.
Beraz, esan bezala, aldaketa hemen dugu, urte haseratik indarrean eta baserritarrek,
aldaketa bereganatu ondoren, neurriak hartzeko urte osoa dute, ahaztu gabe, azkar
ibiltzeak beren mesedetan doala.
Bide malkartsu honetan baserritarrak izango du lagun ugari, hala nola, sindikatuak,
kudeaketa zentruak, elkarteak, etb baina hala ere, komenigarri litzake, Aldundiaren
partetik ere jarrera proaktiboa agertzea eta heuren baliabide guztiak herritarren
zerbitzura jartzea.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Desesperados

Como pollo sin cabeza

JOKIN, un aliado del caserío