Eskale fama
Aspaldidanik baserritarrek dirulaguntza pilatzaile eta negarti fama izan dute euskal gizartearen aurrean. Gizartearen kasuan, ezjakintasuna dela oinarri esango nuke. Baserritarren aldetik, tamalez, sarritan fama hori hain barneratua dago, beraiengan ere, negarra egitea dela askorengan jokabide arrunta, gaztelerako esareak dioen modura "el que no llora, no mama" estrategia gisara aplikatuz. Estrategia okerra, nere ustean.
Eguneroko lanean baserritarrekin eta baserritarren artean jarduten naizen neurrian, ondo asko dakit zein eskergaitza eta neketsua den heuren ogibidea eta alde bateko zein besteko erakundek luzatutako laguntzak, guztiz merezitakoak direla, egungo elikagaiak hain merke eskeintzeaz gain, ingurumena eta paisaia kudeatzen duten neurrian.
Hau horrela izanik ezin dut ulertu nolatan kaleratzen diren erakundeetatik aurrez aipatutako fama gizentzen duten notiziak, gizarteak baserritarrengandik jasotzen duten irudi okerra areagotzen den heinean.
Nere uste apalean, mesede gutxi eta kalte haundia egiten baitute baina izango da bai, kontrakoa uste duena.
Comentarios